Ingurua
Central Roomss-en kokapena ezin hobea da, Donostiako erdigune historikoan, hiriko hondartza biren artean, Kontxa eta Zurriola, pintxo-taberna ospetsuen epizentroan eta gune komertzialenetik 5 minutura.

Udaletxearen eta zezen plazaren kokaleku izandakoa, zenbakidun leihoek erakusten duten bezala, Konstituzio plaza, alde zaharreko bihotza da. Donostiako jai eta ospakizun handien egoitza, hala nola sansebastianetako bandera igotzea, urtarrilaren 20an, Danborradan, hiriko egunik handienean; iraileko Euskal Jaiak; edo eta Santo Tomas egunaren ospakizunak, abenduaren 21ean.
Donostia / San Sebastian, hiri bererako, bi izen. Bere izaerari, tradizioei eta hizkuntzari eustea lortu duen hiria, eta aldi berean, gaur egungo hiri modernoa izateraino eboluzionatu duena. Kantauri itsasoko kostaldea, Errioxa edo Bordeleko upategiak, Pirinioak edo Frantziako hego-mendebaldea ezagutzeko base ezin hobea.